XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.- Fedea eta sainduaren dinamika (4) Saindua, sainduaren, eta abar ere lo santo, de lo santo eta abar esateko erabiltzen dira hemen (Itzultzailearen oharra).

Fedearen barrutian sartzen dena biziaren saindutegian sartzen da.

Federik non dagoen, han dago saindutasun kezkarik ere.

Berriz ere, sasifedeari buruz esandakoaren aurka dagoela ematen du honek.

Baina ez dago ez sasifedeari buruz guk geuk esandakoaren aurka.

Herriak saindu hitza erabiltzeko moduaren aurka dago bakar-bakarrik.

Gizona bere hondoan eta funtsean axolatzen duen edozer, saindu bihurtzen da.

Sainduarekiko kezka jainkozkoa norberegan izatearen kezka da, hau da, gure azken axolaren mamiaz kezkatzea.

Itun Zaharrean handikiro agertzen da kezka eta artegatasun hau: Aitalehen eta Moiseren ikuskarietatik hasita, Profeta handien eta salmisten esperentzia ikaragarrietaraino.

Agertu eta guzi, misteriopean geratzen da saindu hori, eta aurkitzen dutenei bi aldetara eragiten die, hau da, bereganatuaz eta atzeraraziaz era berean.

Rudolf Otto-k, bere The ldea of the Holy liburu klasikoan, lilura eta ikarabide bezala adierazi ditu sainduaren bi joera horiek.

(Otto-ren hitzetan: ).

Erlijio guzietan idoro daitezke bi tasunok, aurkitu ere gizonak beti eta beti bi era horietan aurkitzen bait ditu bere azken axolagaiak.